Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Safari RSS Blog

Safari

GABONETAN ANTZOKIRA
Companyia de Comediants La Baldufa (Katalunia)

Lío en la Granja antzezlanaren bi protagonistak, Piñote eta Calabacín, Leioara itzuli dira, eta sabanan bete-betean harrapatu dituen gatazka azalduko digute. Hain zuzen ere, hara joan dira lehoi bat modu misterio­tsuan desagertu dela entzun dutelako. Haien ikerketa-lanetan, hainbati eskatuko diote laguntza: jirafari, tximinoari, elefanteari, krokodiloari… Abenturaren erdian, lehoia aurkituko dute, burumakur eta pentsakor: ahaztu du nola orro egin. Kasua argitu eta lehoia laguntzea erabakita, La Baldufako ikertzaile ausartok ahaleginduko dira zein diren atsekabe horren arrazoiak argitzen. Zergatik tematzen da krokodiloa lehoia laido­tzen? Zergatik gainerako animaliek ere behin eta berriz gogaitzen dute? Zer behar da sabanako erregeak berriz orro egin dezan?

Antzezlan horretan eszenografia bitan banatuko da, eta bi pertsonaia dibertigarriek gai konplexu bati helduko diote animalien bitartez: eskolako jazarpena; izan ere, umeak, animaliak bezala, basatiak izan daitezke beren ikaskideekin.

EGILEA: La Baldufa, Ramón Molins
ZUZENDARITZA: Ramón Molins
MUSIKA: Óscar Roig
ESZENOGRAFIAREN ETA JANTZIEN DISEINUA: Carles Pijuán
ANTZEZLEAK: Emiliano Pardo, Carles Pijuán
IRAUPENA: 45′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
IKUSLEA: +3 urte

» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 28an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 3,75-5 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: La Baldufa teatre

GOMENDATUA

La red de española de Teatros, Auditorios, circuitos y Festivales de titularidad pública
SAREA euskadiko antzoki sarea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioko dastaketa gastronomikoan parte hartzeko izena egiteko epea zabalik

Abenduaren 8an, igandea, Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren XXXV. edizioan, Bizkaiako Txakolina eta Idiazabal jatorrizko deiturako gazta dastatzeko epea zabalik dago.


2024, azaroak 18

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)