Leioako Udaleko Kultura Sailak programazio berezia prestatu du datozen egunetarako, San Juan egunetarako. Kultura segurua eta kalitatezkoa, datozen egunetan leioaztarrei eskaintzeko. Emanaldi hauetarako sarrerak agortzen ari direnez, azken egunera arte ez itxarotea gomendatzen da.
EKAINAK 25
Yllana + Toompak: “Trash!” (19:00 h) 5 €
Trash! Ikuskizun bizia eta energetikoa da, perkusioaren, mugimenduaren eta umorearen bidez birziklatzeko aukerei buruzkoa.
EKAINAK 26
Olatz Salvador (19:00 h) 5 €
Euskal musikaren modako ahotsetako bat Kultur Leioan izango da bere azken lana aurkezteko.
EKAINAK 27
Oscar Terol: “Por comentarlo” (12:30 h – 19:00 h) 5 €
Umorista ezagunak bakarrizketa batekin barrezka jarriko gaitu.
2021, ekainak 22
Iruzkindu