DANTZA
Organik Dantza-Antzerki (Euskadi)
¤ ESTREINALDI ABSOLUTUA ¤
Itsaso zabalean arrantza egiteko lana ia erabat gizonek egindako lana da, baina, portuan, emakumeak dira sareak konpontzen aritzen ari diren bakarrak, lanbide honetan den tresnarik baliotsuena. Betidanik bizi izan duten egoera, izan direla eta ikusgarri egiteko aldarria, interesatzen zaigu eta gaur egun desagertzeko zorian egoteak arduratzen gaitu. Izan ere, langintza honetan mendetan aritu diren arren, 2012ra arte ez zaie aitortu Euskal Herriko saregileei –beti denak emakumeak– bere lana ogibide modura.
Sareak-en, saregileen lanaren alde fisikoan jarriko dugu begia –lan zehatza eta errepikakorra, ordu luzetan egoera estatiko berean egiten dena– eta sareen sinbologiari eta sareek eurek iradokitzen digutenari erreparatuko diogu. Horrela, manta zulodun horrek estali dituen emakume horien bizitza ekarri nahi dugu guztion gogoetara.
Sareak-en, bost emakume protagonistek arrantza-portuetara eramango gaituzte, une intimo eta groteskoen artean, begirada poetiko eta ironiko batetik.
IDEIA ETA ZUZENDARITZA:Natalia Monge
SORMENA ETA ANTZEZLEAK: Pilar Andrés, Begoña Krego, Natalia de Miguel, Helena Golab, María Martín
MUSIKA KONPOSAKETA: Laurentx Etxemendi
ARGIZTAPEN DISEINUA: Marc Cano
KANPOKO BEGIRADA: Lisi Estarás, Bertha Bermúdez
JANTZIEN DISEINUA: Sinpatron
» Non: Auditorium
» Eguna: Irailaren 21ean eta 22an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Organik Dantza-Antzerki
FACEBOOK: @ORGANIK danza teatro
[…] dantza taldeak Sarean obra estreinatuko du Leioan, hilaren 21ean eta 22an, Kultur Leioako Auditoriumean, 20:30etatik aurrera. Leioako bi emanaldiak ikuskizunaren “estreinaldi […]