KULTUR MARATILA
Unai Elorriaga & Gibelurdinek (Euskadi)
The Pogues talde irlandarraren kantaria izan zen Shane MacGowan ardatz hartuta, beren-beregi sortu ditu Unai Elorriagak testu labur batzuk, hari narratibo bat osatuz, batetik. Bestalde, Gibelurdinek taldeak interpretatuko ditu irlandarren kantuak, protagonistari buruzko testuak harilkatuta. Shane MacGowan kantariaren inguruan dokumentatzen ari zirela, deskubrimendu harrigarri bat egin zuten taldekide batzuek; horren berri emango dute ikuskizunean zehar.
Fronte desberdinak zabaldu eta uztartu dituzten emanaldia: musika, literatura, irudiak, bideoak… eta punk espiritua bete-betean.
GIDOIA: Unai Elorriaga
MUSIKARIAK: Josu Aurrekoetxea (gitarra, mosugitarra, banjoa, mandolina, whistle-a, zeharkako txirula irlandarra eta ahotsak), Ekain Iurrebaso (trikitixa, whistle-a eta ahotsak), Katxo Larrazabal (alboka, perkusioak eta ahotsak), Fredi Paia (biolina, whistle-a, euskal txirula eta ahotsak)
IRAUPENA: 60′
HIZKUNTZA: Euskaraz
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 4an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 4-8 € (Bono Kultur Maratila – inaugurazio kontzertua + 5 ikuskizun-: 30 €, Kultur maratila kit bat opari)
INFORMAZIO GEHIAGO: Gibelurdinek
Iruzkindu