MUSIKA ARIMAREKIN
Oreka TX
Su-harri izena daraman kontzertu hau, mugarri bilakatzen da OREKA TX-en ibilbide oparoan. Txalaparta da proiektu honen protagonista nagusia, eta Oreka TX taldeak landu dituen azken bi ikuskizunen musika jasotzen da bertan (Hostoak eta Herritmo).
OREKA TX taldeak musika tresna desberdinak harrizko txalapartaren inguruan dantzan jartzen ditu. Zuzeneko hotenan, taldearen sonoritate ondu, berezi eta eroso bat eskaintzen du txalapartaren mesedetan, trebetasunez bere aukera erritmiko, melodiko eta armonikoak garatuz.
“Afilatzetik” afinatzera dagoen bidea egin dugu, nagusiki, harrizko txalaparta erabiliz.
Harria harriaren kontra, talkan, behin eta berriz su-harriaren txispa lortu arte.
MUSIKARIAK: Harkaitz Mtnez de San Vicente eta Mikel Ugarte (harrizko txalaparta, egurrezko txalaparta eta bidoia), Mixel Ducau (alboka, bambuzko klarineta eta saxoa), Iñigo Egia (perkusioak), Juanjo Otxandorena (bouzuki)
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 27an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 15 euro (KL Lagunak: %25eko deskontua)
ZIKLOA
Iruzkindu