ANTZERKIA
Tartean Teatroa (Euskadi)
SIMPLICISSIMUS UMOREZKO kabareta da umorearen mugak aztertzen dituena. Haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei omenaldi bat da. SIMPLICISSIMUS kabaret MUSIKALA da, zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin. SIMPLICISSIMUS XXI. MENDEKO KABARETA da, erroak sakonki erroturik dituelarik XX. mendeko Europako gerrarteko garaian.
Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Kabaret baten izena ere izan zen.
Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus ESPAZIO eta DENBORAren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik.
DRAMATURGIA: Patxo Telleria.
ZUZENDARITZA: Patxo Telleria eta Jokin Oregi
ANTZEZLEAK: Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Getari Etxegarai
MUSIKARIA: Adrián Garcia de los Ojos.
JANTZIAK ETA ESZENOGRAFIA: Ikerne Giménez.
IRAUPENA: 90′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 20an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.tartean.com
Iruzkindu