ANTZERKIA-ZIRKUA
Cía. Nueveuno (Madril)
“Sinergia 3.0” zirko garaikideko ikuskizuna da. Malabarismoa, objektuen manipulazioa, bertikalak eta dantza bateratzen ditu, ikuskizun osoan plastikotasun geometriko eta sentsibilitate harmoniko handiz koreografiatuak.
Musika, eszenografia, argiztapena eta zirrara elkarri eskua emanda doaz aurrera ikuskizunean. Zuretik metalera, akustikotik elektronikora, naturaletik konplexura, banakotasunetik kohesiora… sinergiaren bila.
Ikuspegi kontzeptual batetik begiratuta, eguneroko gaiak lantzen dira: besteak beste, oro har indibidualista den gizarte honen gatazkak eta egokitzapena.
“Sinergia 3.0” ikuskizunaren eszenografia manipulatua da; egitura desberdinak sortzen ditu, oso mugimendu-koreografia zehatzekin. Hori guztia, berariaz ikuskizunerako konposatutako soinu-banda batekin, objektuen, pertsonaien, moduen eta egoeren transformazioarekin bat eginda.
JATORRIZKO IDEIA ETA ZUZENDARITZA: Jorge Silvestre.
ANTZEZLEAK, SORMENA: Miguel Frutos, Josu Montón, Isaac Posac, Jorge Silvestre.
DRAMATURGIA ETA ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Oscar Diéguez “Churun”.
TXOTXONGILOEN LANA, ANTZEZPENA: Fernando Barta.
IRAUPENA: 60′.
HIZKUNTZA: Testurik gabe.
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 8an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.nueveunocirco.com
Iruzkindu