Hurrengo ostiralean, martxoak 15 (Auditorium, 20:30 h), musika izango da protagonista Kultur Leioan. Ina Forsman abeslari finlandiarra izango dugu eta bera laguntzen, Travellin’ Brothers talde leioaztarra.
Ina Forsman musika onak izan ohi duen guztia da: benetakoa, gordina, bihotzarekin idatzia eta arimatik jaurtia. Era berean, Inak frontwoman on batek behar duen guztia du: misterioa, zintzotasuna, sua eta arriskua. Soul eta blues musikaz gozatzeko une paregabea. Ez galdu!
Iruzkindu