MUSIKA
(Erresuma Batua)
Ia hiru hamarka aritu da Soul, Blues eta Jazza egiten gure artean eta kanpoan; 90eko hamarkadan estatuko soularen aitzindari izan zen The Cool Jerks taldearekin.
Percy Sledge, Bonnie Tyler, Dr. John, Paul Carrack edo Solomon Burke artista handiekin eszenatokia partekatu du. Willie Mitchell ekoizle famatuarekin Menphisen grabatu duen espainiar bakarra da (Al Green ospetsu bihurtu zuen eta musika beltzaren mito handien ekoizlea izan da, hala nola, Aretha Franklin, Elvis Presley, Rod Stewart, Syl Johnson eta Joe Cooker).
Miguel Angel Julianek, Soul Teller-en alma materrak, bizitokia duen Londres utzi, eta bira bat abiatuko du Espainiako hainbat hiritan zehar. Oraingoan formatu akustikoan arituko da, modu txiki eta minimalistan, piano bat baino ez baita egongo ahots ikaragarri horri laguntzeko.
Soul Tellerek bere lagun handi Lorenzo Moya pianojole maisuarekin batera Soularen klasikoak joko dituzte, baina baita bi proiektu ospetsuetan (Cool Jerks eta Soul Tellers) sortutako harribitxiak ere. Ikuskizun ezin hobean publikoarekin hartu-emanetan arituko dira, eta jendea bereganatuko dute doazen toki guztietan.
MUSIKARIAK: Miguel Ángel Julián (ahotsa), Lorenzo Moya (pianoa).
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 8an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.soulteller.com
Iruzkindu