Hurrengo ostiralean, otsailak 8 (Auditorium, 20:30 h), musika izango dugu Kultur Leioan, Soul Teller taldearen eskutik. Ia hiru hamarka aritu da Soul, Blues eta Jazza egiten gure artean eta kanpoan; Miguel Angel Julianek, Soul Teller-en alma materrak, bizitokia duen Londres utzi, eta bira bat abiatuko du, oraingoan formatu akustikoan, modu txiki eta minimalistan, piano bat baino ez baita egongo ahots ikaragarri horri laguntzeko.
Soul Tellerek bere lagun handi Lorenzo Moya pianojole maisuarekin batera Soularen klasikoak joko dituzte, baina baita bi proiektu ospetsuetan (Cool Jerks eta Soul Tellers) sortutako harribitxiak ere. Ikuskizun ezin hobean publikoarekin hartu-emanetan arituko dira.
Iruzkindu