DANTZA
Matarile Teatro (Galizia)
Sekretuari buruz mintzatuko gara (informazioaren gizartean, botere handiagoa dauka sekretua isiltzen duenak ala ezagutzera ematen duenak?), misterioari buruz, frustrazioak eragiten digun ezinegonari buruz. Iraganak zoragarria ematen du gure orainalditik kontatuta, beldurra, ahanztura eta fantasia bizi diren mundu batean.
Matarile “Staying Alive” oihukatuz itzultzen da, Bee Gees taldeak kantatzen zuen bezala, antzerkia adierazpen bide eta ogibide bezala aldarrikatuz, entzuleekiko joko energetiko bezala. Zirkua, absurdoaren antzerkia, arrazoiaren erabilera irrazionala, akademizismoaren errefusapena, adi egotearen aldarrikapena, emakume manikia, espazioaren magia… ikuskizun aparta, adimentsu, hunkigarri, dibertigarri, sakon eta zoli honen osagaiak dira.
TOPAKETA IKUSLEEKIN
SORTZE LANA ETA ZUZENDARITZA: Ana Vallés
ANTZEZLEAK ETA KOREOGRAFIA: Mónica Gacía, Nuria Sotelo, Rut Valbís, Ana Vallés
TESTUAK: Ana Vallés
ESZENOGRAFIA, ARGIZTAPENA ETA MUSIKA: Baltasar Patiño
IRAUPENA: 90′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 21ean
» Ordutegia: 20:00etan
» Sarrera: 12 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu