MUSIKA
(Euskadi)
LEKU MUGATUA
Deskribatzean gehien entzuten den hitza “benetakoa” da. Haien diskoak entzutean, gehienek uste dute zuzenean Austin, Memphis edo New Orleans hirietatik datozela. Bost musikari amorratu dira, bizitza osoa eman dutenak jotzen; duela 5 urte elkartu ziren Bilbon, eta Still River izeneko taldea osatu zuten.
STILL RIVER BAND 2011 hasieran osatu zen. Dan Cabanela estatubatuarrak (gitarra, ahotsa), Txema Solanok (baxua), Isi Redondok (bateria, baita Travellin’ Brothers taldekoa ere) eta Juan Gumuziok (gitarra) osatu zuten hasierako laukotea. 2013an, Isra Redondo (pianoa, organoa) hasi zen taldean. Lehen grabazioa, Demo izenekoa (Grabasonic, Berango – Bizkaia) 6 jatorrizko piezak osatzen dute, eta sustrai amerikarreko soinua eta estiloa erakutsi zituen.
Zuzeneko indartsuari esker, nazioarteko mailako hainbat musikarirekin partekatu dute agertokia, hala nola Francisco Simón (gitarrista – Red House), Antonio Serrano (harmonika-jolea . Paco de Lucía) eta Marvos Coll (harmonika-jolea – Hohner Masters of Harmonica, Berlin Monday Jelly Roll Sessions, Los Reyes del KO) artistekin, eta, duela gutxi, Dani Nel·lo artistarekin (saxofonista – Mambo Jambo, Los Rebeldes).
MUSIKARIAK: Dan Cabanela (ahotsa, gitarra), Juan Gumuzio (gitarra elektrikoa eta akustikoa, dobroa, ahotsak), Txema Solano (baxua, ahotsak), Isi Redondo (bateria), Isra Redondo (pianoa, ahotsak).
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 11n
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.thestillriver.com
ZIKLOA
Iruzkindu