MUSIKA GERTU
Bluenight
Texasen jaioa, Caron “Sugaray” Rayford animatzaile eta kantari aparta da. Hainbat musikari eta kantari ospetsu gogorarazten ditu, hala nola, Muddy Waters, Otis Redding eta James Brown.
Chicagoko Mannish Boys blues banda ospetsuaren abeslaria da eta Tradiziozko Blues Album Onenari 2013ko saria irabazi du Blues Music Awards-en.
Leioan Travellin’ Brothers bandaren laguntza izango du. Hauek, Alemania, Polonia, Ingalaterra eta Estatu Batuetatik itzuli berriak, beren azken diskoa, “Magnolia Route” ekarriko dute besapean.
Zalantza barik, ikuskizun bikaina.
MUSIKARIAK: Sugaray Rayford (ahotsa), Jon Careaga (ahotsa), Aitor Cañibano (gitarra), Eneko Cañibano (baxua), Ander Unzaga (teklatua), Isi Redondo (bateria), Alain Sancho (saxoa)
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 20an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 10 euro
Sugaray Rayford
Travellin’ Brothers
GOMENDATUA
Iruzkindu