Susana Ibáñez, Noaingoa (Nafarroa), izan da 2014ko San Juan jaietako kartel lehiaketako irabazlea. Bere kartela, SJJL2014 izenburua duena, aukeratu zuten epaimahaikideek.
Edizio honetan, 22 pieza aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino gutxiago. Hala ere, lanen kalitatea gero eta altuagoa da, aurten ikusi ahal izan den moduan.
Irabazlea eta aurkeztu diren guztiak Aterpe Leioa Gazteguneko erakusketan ikus daitezke. Horiez gain, 2014ko San Juan jaietako zapi lehiaketara aurkeztu diren zapiak ere ikusgai daude.
2014, maiatzak 12
Iruzkindu