Igandean, maiatzak 12, XXII. Margolari Gazteak Saria ospatu zen. Hamasei gaztek parte hartu zuten gure lehiaketan. Mila esker parte hartzeagatik eta zorionak sarituei.
Igandean, maiatzak 12, XXII. Margolari Gazteak Saria ospatu zen. Hamasei gaztek parte hartu zuten gure lehiaketan. Mila esker parte hartzeagatik eta zorionak sarituei.
Esther Alonso Ciriak (Leioa, Bizkaia) izan da 2019ko San Juan jaietako kartel lehiaketako irabazlea, “Eguzkiaren dantza” izenburua duena kartelarekin.
Kartel irabazlea eta aurkeztu diren guztiak Aterpe Leioa Gazteguneko erakusketan ikus daitezke ekainaren 24ra arte.
Hurrengo larunbatean, maiatzak 4 (Auditorium, 20:30 h), musika izango da protagonista Kultur Leioan, EÑAUT ELORRIETA abeslariaren eskutik. Musikarako duen berezko dohaia oinarri, etengabe experimentatzeko eta hobetzeko grinak eraginda iritsi da Eñaut Elorrieta gaurdaino, kantuen sorkuntza eta interpretazioaren zidorretatik.
Leioako XIX. Pop Rock Lehiaketan 46 taldek hartu dute parte aurten. 38 Pop Rock talde eta 8 Metal talde; 4 Leioaztarrak, 20 Euskal Herrikoak eta 26 beste jatorri batzuetakoak izan dira, gainera 6 taldek “Euskara Sarira” aurkeztu dira.