Leioako Umore Azoka kale arteentzako ezinbesteko erreferenterentea bihurtu da urteekin. Agerian uzten dute hori XVII. edizioko datuek. Izan ere, 50 konpainiak hartuko dute parte maiatzaren 19tik 22ra, eta 54 ikuskizun erakutsi eta 125 emanaldi eskainiko dituzte. Gainera, estreinaldi kopurua oso esanguratsua izango da, programako hiru ikuskizunetatik bi erabateko estreinaldiak izango direlako. Ana Lopez Asensio azokako zuzendari artistikoak azaldu ditu xehetasunak: “Aurten erabateko 21 estreinaldi izango dira Umore Azokan.