Hurrengo ostiralean, azaroak 23 (Auditorium, 20:30 h), Tanttaka konpainia euskaldunak sortutako “Como un viento helado” antzezlana izango dugu Kultur Leioan.
Heriok hiru silaba ditu. Beldurra… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa… Nire oheraino, bost pauso… Tabako usaina.
Tanttakak mendeku baten istorioa kontatzen digu, erritmo arinez eta ez ohiko maisutasunez. Hiru pertsonai protagonista, beren izaerak isladatuz, iraganean gertatutakoak azaleraziz, izoztu gaituen haizea agertu arte.
2018, azaroak 19
Iruzkindu