KZGuneak Koronabirusagatik itxita mantentzen diren bitartean urrutiko zerbitzua izango da martxan, telefonoz 945 016 100 eta posta elektronikoz (kzc@kzgunea.net) teknologiari buruz izan dezakegun edozein zalantza argitzeko. Arreta ordutegia 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara da, astelehenetik ostiralera.
Teknologiaren inguruko zalantzak hezkuntzaren arloan
KZguneak lankidetzan dihardu Hezkuntza Sailarekin, euskal familiek konpetentzia digitalak areagotu ditzaten (Google Classroom, Google Drive, posta elektronikoa, bideokonferentzia bidezko eskolak…), horrela, zuen seme-alabei gaur egun EAEko ikastetxeek bidaltzen dituzten online zereginetan laguntzeko prest daude.
Beste edozein arlotako zalantzak
Bideo-deia egin nahi duzu? Izapide administratiborik, banku-izapiderik edo Internet bidez erosi behar duzu? KZguneko hezitzaileek teknologia berriei buruzko zure kontsulta guztiei erantzungo diete, eten digitalari aurre egiteko. Ez zaitez atzean geratu, deitu edo idatzi eta lagunduko dizute
Bertaratu gabeko gure kanalak
KZguneak beharrezkoa ikusten du zure gaitasun teknologikora egokitzea. Horregatik, teknologia berriei buruzko laguntza-zerbitzua telefono bidezkoa edo posta elektronikoaren bidezkoa da.
INFORMAZIO GEHIAGO: www.kzgunea.eus
Iruzkindu