MUSIKA
BluesJazz Zirkuitua
2007an sortu zen Oaklandeko (Kalifornia) banda hau; musika amerikarraren sustraietan murgiltzen da, sakon, eta bere egiten ditu blues, soul, gospel, second line New Orleans Jazz eta R&B bezalako tradizioak.
Bere “Soul Tub!” lehen albuma aurkezteko 2009an AEBetatik egindako biraren ondoren, eta Europan “Spreadin’ Honey” aurkeztu ostean, Leioara datorkigu San Frantziskoko Badiako blues bandarik onena. Hala, bere ahozko harmonia azpimarragarri eta haize moldaketa bikainekin, instrumentu tradizionalak nahasiz (garbitzeko taula edo Soul Tub delakoa –gider bati hari bakar batez lotutako ontzia, antzina kontrabaxu gisa erabiltzen zena-), New Orleanseko kutsua duen erritmo atal handia eskainiko du.
Musikariak: Lech Wierzynski (ahotsa, tronpeta eta gitarra), Ben Malament (bateria eta perkusioa), Johnny Bones (saxoak), Doug Stuart (baxua), Charles Hickox (teklatua)
Edukiera murriztua: 50 laguna
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 16an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 6 euro
Iruzkindu