BLUES
Julián Kanevskyk –Andrés Calamaroren taldeko gitarra-jotzaileak–, Paxek, Manolo del Campok –Def con Dos taldeko gitarra-jotzaile eta musikagileak– eta La Cabra Mecánica taldeko Lichisek bidaia bat egingo dute 50eko hamarkadako Chicago Blues soinutik. Willie Dixon, Howlin’ Wolf eta Muddy Watersen musikarekin abiatuko dira, eta Tom Waits, Omar Kent eta antzeko musikarien doinuekin emango diote bukaera bidaiari.
Road movie musikal bat zuri-beltzean, blues-a argi eta garbi maite dutenentzat, eta, oraindik ez jakin arren, musika hori maite duten horientzat.
Musikariak: Julián Kanevsky (gitarra), Pax (bateria), Manolo del Campo (aho-soinua eta gitarra), Lichis (baxua).
» Non: Ambigú
» Eguna: Otsailaren 18an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 6 euro
Iruzkindu