ERAKUSKETA
Ezkontza
Gure gizarte teknologiko eta globalizatzailean, ezkontzak gizakiaren alde arin eta hutsala jartzen du agerian.
Ezkontza beste jai bat bihurtu da, gainbehera datorren irudia, aspaldiko errituaren balio berezko eta espirituala galdu duen glamour mota bat.
Erakusketak Erasmus Staff Mobility Teaching (STA) proiektuan parte hartu duen artista talde zabal baten lana erakusten du. Programak UPV-EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara eta Eleaniztasun Errektoreordetzaren, Bradford Collegeren eta British Councilen laguntza izan du. Era berean, The Bradford Gallery Yorkshire Craft Centre YCC, Bilbao-Arte eta Kultur Leioaren lankidetza izan du.
» Non: Erakusketa gela
» Egunak: Ekainaren 30etik uztailaren 24ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu