Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Tierra de nadie RSS Blog

Tierra de nadie

DANTZA
Doos Colectivo (Euskadi)

‘Inoren lurraldea’ da ezein herrialderena edo ezein pertsonarena ez den lurraldea. Ideia horretatik abiatuta, gorputz baten eta bestearen arteko espazioa zurea eta nirea ez den baina aldi berean gurea dugun espazio gisa planteatzen dugu. Leku hori esploratzea proposatzen dugu, mundu onirikoa, baina gauza errealez egina. ‘Ez-leku’ bat da, ozeanoaren sakonak, inguratzen gaituen naturak eta barruan garamatzanak eraginda, norberaren sakontasunerako bidaiaren metafora. “Tierra de nadie” obrak hasierei eta amaierei buruz hitz egiten du, distantziei buruz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinei buruz eta horien arteko harremanei buruz; idatzi gabeko arauei buruz hitz egiten du, bazterrei eta ertzei buruz, topaketei eta desadostasunei buruz; azalei buruz hitz egiten du, dena emateari buruz, ozeanoari, apneei eta lasterrei buruz, alde egiteko eta ez itzultzeko gogoari buruz; mugei eta eusteei buruz hitz egiten du. Baina, oroz gain, “Tierra de nadie” obrak gorputzaz, gorputzaz eta bere izaeraz hitz egiten du, eta gorputzen arteko politikaz. Izan ere, nork du gorputza bere?

Tierra de nadie gauza asko da: dantza, ahotsa, zuzeneko musika, natura, atmosfera poetikoak, gorputz bitxiak, soinu oroitarazleak eta animaliak ere badiren emakumeak.

ZUZENDARITZA ETA TESTUAK: Eva Guerrero.
KOREOGRAFIA ETA ANTZEZLEAK: Garazi Lopez de Armentia, Eva Guerrero.
MUSIKA SORKUNTZA ETA MUSIKARIAK: Carla Sevilla, Yolanda Bustillo.
ESZENOGRAFIA: Silvia Corral.
JANTZIAK: Azegiñe Urigoitia, Andoni Beitia.
IRAUPENA: 50′.

Doan Kultur Leioako Lagunentzat

» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 15ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.dooscolectivo.es



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Euskal talentu berria eta aurpegi ezagunak protagonista izango dira Leioako kultur proposamen anitzean martxora arte

Urtarrila eta martxoa bitartean, Kultur Leioan 18 musika, antzerki eta dantza ikuskizun izango dira, familien aldeko apustuarekin, eta baita 41 zine saio eta 3 erakusketa ere.


2024, abenduak 26

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)