Hurrengo igandean, otsailak 9 (Auditorium, 18:00 h), ikuskizun familiarra izango dugu Kultur Leioan. Producciones Cachivache konpainia madrildarrak TITERECINE ikuskizuna eskeiniko du.
Antzerkia, txotxongiloak, mimoa, abestiak, magia, dantza eta zinema uztartzen ditu, XX. mendeko komiko onenari omenaldia egiteko: Charles Chaplin. Bi aktore eta zazpi txotxongilok emango diete bizitza pertsonaia hauei: Oscar, ehun hizkuntzetan barre egiten zuen pailazoa; Jean Philippe, mago zoriontsua; Anita, trapezista eta akrobata; Doña Tecla, pianista paregabea; Agustito, dantzari txikia; El Titiritero Preguntón, Maletín, Buster Keaton eta Stan Lauren.
Algarak eta emozioak bat egingo dute bihotzez eginiko ikuskizun honetan.
KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: Antzerkia, cachivache, Familiar, Familiarra, Antzerkia, titerecine
Etiketak: Antzerkia, cachivache, Familiar, Familiarra, Antzerkia, titerecine
2020, otsailak 4
Iruzkindu