Hurrengo ostiralean, otsailak 9 (Auditorium, 20:30 h), antzerkia izango da protagonista Kultur Leioan. Titzina Teatro kataluniar konpainiak lan berria aurkeztera dator, “La Zanja”, ikerketa eta kazetaritza antropologikoko lanaren emaitza gisa.
Pizarro aurkitzailearen eta Atahualpa azken errege inkaren arteko topaketaren kronikak ditu oinarri, eta mendebaldeko multinazionalen eta Peruko komunitate natiboen arteko meatze gatazkak abiapuntutzat hartuta, kultura sustrai eta arbasoei buruz hitz egingo digute, Amerika eta Europa arteko harremanari buruz.
Umore eta emozioz betetako trama dinamikoa da, eta gizakiengandik gehienen nabarmendu beharrekoa taularatzen du ikuspuntu komiko, ironiko eta tragikotik. Estreinaldia izango da Euskadin.
2018, otsailak 5
Iruzkindu