DANTZA
BdDANSA/Beatriu Daniel_Toni Jodar (Katalunia)
Beatriu Daniel-ek eta Toni Jodar-ek osatzen dute BdDANSA. Bi profesionalok 30 urte baino gehiagoko esperientzia daukate dantzaren eta arte eszenikoen alorrean, eta eratu duten elkartze horren bitartez dantza zabaldu, eta ikusle berriei hurbildu nahi diote.
“Toni Jodar explica la danza en 50 minutos” izeneko ikuskizuna egin ostean, BdDANSA bueltan da hitzaldiaren eta ikuskizunaren arteko lan batekin, non dantzaren hurbileko historia eta egungo dantza-joerak jorratuko dituzten gorputzaren eta ahotsaren bitartez, mugimenduz eta hitzez. Horretarako, erreferentziazko irudiak, gorputzak astindu dituzten mugimenduak eta geure mundua aldarazi duten gertakizunak baliatuko dituzte, besteak beste. Paradigma berri horretan, forma berriekin esperimentatu eta tradizioen irakurketa berri bat egingo dute joera anitz baliatuta. Izan ere, Dantza Garaikideaz ari garenean, honako hauek hizpide ditugu: arte plastikoekiko harremana, hibridazioa, biluztasuna, gorputzaren demokratizazioa, umorea, lurraldeen eta historien berrikusketa eta abar; mugimenduarekiko zaletasuna, azken finean.
GIDOIA: Helena Tornero, Toni Jodar
DRAMATURGIA: Helena Tornero
ESZENARATZEA: Àlex Serrano, Helena Tornero
IRUDIA: Jordi Soler, Àlex Serrano
IKERKETA ETA EDUKIAK: Bàrbara Raubert
EKOIZPEN EXEKUTIBOA: Beatriu Daniel
IRAUPENA: 60′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
IKUSLEA: +12 urte
» Non: Auditorium
» Eguna: Irailaren 28an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 3-6 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: EXPLICA DANSA
GOMENDATUA
Iruzkindu