MUSIKA
(Euskadi)
Tontxuk etengabe lan egin du abestiak sortzen eta albumak argitaratzen. 2024 hasiera honetan, bere lan berria izango denaren “Teñida de Blanco” izeneko single-a argitaratu berri du.
Etengabeko ilusioz eta lan egiteko gogoz, “Se Vende” lehen albuma argitaratu zuenetik 25 urteko ibilbidea ospatzeko bira egiten jarraitzen du aldi berean. Urte hauetan guztietan, Euskadiko abeslari honek kontzertuak egin ditu etengabe Espainian eta Latinoamerikan.
1997an hasi zenetik argitaratu dituen 13 diskoekin, estatuko abestigintzaren historia bihurtu da. 2019an argitaratu zuen bere azken lana, “Tr3inta y Tr3s” izenekoa, eta 2021an “Invental” lanarekin itzuli zen. Argiz beteriko proiektu horren bidez, bere abestirik arrakastatsuenak Kubako soinu eta giroetara egokituta berriz birsortu zituen eta bizitza berria eman zien son, guaracha, salsa eta danzón erritmoek lagunduta.
Sona handiko artista, egungo Espainiako autore-abestiak ulertzeko ezinbesteko erreferentzia.
ABESLARIA: Tontxu Ipiña (gitarra eta ahotsa).
IRAUPENA: 70′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 26an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
Iruzkindu