Umore Azoka bigarren egunean sartu da, atzo aurreikuspen guztiak bete zituen hasiera baten ondoren. Eguraldia, freskoa baina euririk gabea, ondo portatu zen eta ikuskizun guztiak arrakastaz burutu ziren publiko entregatu baten aurrean.
Gaurkoa egun garrantzitsua izan da sektorearentzat, topaketaz, esker onez eta sorpresaz beteta egon baita. Eguerdian, Mendibile Jauregian, artistei harrera ofiziala egin zaie. Iazko sariak Orain Biri (Euskal Ikuskizunik Onena ‘Mute’gatik), Maitane Sarralderi (Epaimahaiaren Aipamen Berezia ‘DESaNUDA’gatik) eta Truca Circusi (Munduko Ikuskizun Onena ‘Sopla!’ lanagatik) banatu zaizkie.
Eta, ohitura den bezala, 2023 Sari Berezia eman da, Txamuskina Teatro eta Tarima Soluciones Técnicas Creativas taldeek jaso dutena. Hunkituta, Ana Perezek (Txamuskina) eta Iñaki Garciak (Tarima) jaso dute saria, Iban Rodriguez Etxebarria Leioako alkatearen eskutik.
Bere aldetik, COFAEk -Estatuko Arte Eszenikoen Azoken Koordinatzaileak- saria eman dio José Luis Ibarzabali, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean kudeatzaile gisa egindako ibilbidea eskertzeko.
Ekitaldia amaitu aurretik omenaldi txiki bat egin zaio Alberto García García de los Salmonesi, Umore Azokako programatzaile eta arima materrari, datorren urtean erretiroa hartuko duena.
Euskal zirkuaren lehen katalogoa aurkeztu da
Mendibile jauregiko jaiaz gozatu baino lehen, profesionalek jarduerez betetako goiza izan dute gaur. Umoremeetingak edo konpainien eta programatzaileen arteko topaketa azkarrak egin dira; EZE, Euskal Zirku Elkartearen eskutik euskal zirkuaren lehen katalogoa aurkeztu da eta nazioarteko hainbat jaialdiren edukiak aurreratu dira, baita AACC eta Flandesko (Belgika) Zirkuaren Panoramaren edukiak ere.
17: 30etik aurrera, ikuskizunak hasiko dira, eta ia 30 emanaldi izango dira, gauerdian Lekeitioko Deabruak taldeak itxiko dituenak.
Biharko egitaraua
Bihar, larunbata, 12:30etatik gauerdira bitartean ia etengabe izango dira emanaldiak: antzerkia, dantza, performanceak, ikuskizun ibiltariak, musika eta zirku asko. Leioatik Las Kakofónicas, Proyecto Kavauri, Sokaire Violinistas, David Cebrián, Kimua Kantza cia, Trapu Zaharra, Qabalum, La Banda de Otro, Miguel Barreto y La Pequeña Victoria Cen, U-Arte, Kimua Dantza Cia., Jam, Jimena Cavalleti, Lazuz, Non Sin Tri, Cia. Chimichurri, La Raro, Trip de La Noria, Ambae Company, Vaya, Piscifactoría Ideien Laborategia, Laglo Zirko, Zirkozaurre, Pau Palaus eta Hortzmuga & Deabru Beltzak pasatuko dira.
Además, habrá encuentros para profesionales, se presentarán festivales de artes de calle del Estado y la Asociación ADGAE presentará un estudio sobre la distribución de las Artes Escénicas en España.
Iruzkindu