Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Trafiko aldaketak izango dira hurrengo egunetan Umore Azoka dela-etaRSS Blog

Umore Azoka

Urteko datarik garrantzitsuenetariko bat heldu da, Umore Azokaren 15. edizioaz gozatzeko aukera izango dugu bihartik aurrera Leioan. lau egunetan zehar gure kaleak eta txokoak kolorez eta umore onez beteko dira. Hau posible izateko, trafikoak honako aldaketa txikiak jasango ditu hurrengo egunetan:

BILBAO-GETXO TRAFIKOA:
Ahal dela, La Avanzada lurpeko bidetik joango da. Areetara alboko bidetik joaten direnentzat, Luis Bilbao Libano Kalea har dezakete, Iturribiden norazkoa aldatuz, eta Kandelazubietatik alboko bidea-Lamiako lotunea hartuz. Algortarantz doazenek Unibertsitateko errepidea, Perurirako norabidean izango dute ordezko bidea.

GETXO-BILBAO TRAFIKOA:
La Avanzadako lurpeko bidetik joango da.

HERRI BARRUKO TRAFIKOA:
Trafikorako itxita egongo diren tarte eta kaleak: oinezkoentzako den Boulevarden zatia eta Udaletxeko jaitsiera Udaletxeko aparkalekutik. Getxo – Bilbao noranzkoko alboko bidea moztu egingo da, Mulligan’s (Iparragirre, 2.C) bidegurutze borobilaren parean.

Herri gune desberdinetarako sarbideak eta irtenbideak.
MENDIBIL-SAN JUAN- IKEA -ITURRIBIDE ETA ZENTRO ZIBIKOA
Esandako alde horietara Mendibil kaletik sartuko da. Irteteko Mendibiletik egingo da eta ondoren, Bilborantz jotzeko, Iturribideko noranzko aldaketa egin; Getxorantz joateko Luis Bilbao Libano Kaletik Felipe del Rio Kalerako noranzkoa hartuko da.

IPARRAGIRRE ALDEA:
Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik eta/edo Laubide kaletik sartuko dira, auto bakoitza dagokion biribilgunetik. Getxotik datozenak Iparragirre, 2. A-F kalearen atzealdetik sartuko dira.

ESTARTETXE-ELEXALDE ALDEA:
Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik eta/edo Laubide kaletik, eta ondoren, Estartetxeren atzealdetik sartuko dira. Bilborantz doazenak, Artatzagana kaletik Unibertsitaterako bidetik irtengo dira edo Laubide kaletik Suhiltzaileenean noranzko aldaketa egiten

SABINO ARANA-INDEPENDENTZIA-ALDAPA- LUIS BILBAO LIBANO ALDEA:

Bilbotik datozenak Iturribideko noranzko aldaketatik edo alboko bidea-Lamiako lotunetik sartuko dira, Luis Bilbao Libano kalea hartuta. Getxotik datozenak Euzko Gudariak etorbidetik sartuko dira eta ondoren Independentzia edo Aldapabarrena kaleetatik jaitsiko dira.

2014ko Maiatzak 16, ostirala
17:00etatik 24:00etara
Iparragirre etorbideko alboko bidetik, zirkulazioa bi noranzkoetan.
Getxo – Bilbao: Iparragirre, 2.C tik (Mulligan’s) Iparragirre, 72raino.
Bilbao – Getxo: Luis Bilbao Libano kalerako norabide aldaketatik Iturribide, 16 inguruan.

2014ko Maiatzak 17, larunbata
17:00etatik 24:00etara
Iparragirre etorbideko alboko bidetik, zirkulazioa bi noranzkoetan.
Getxo – Bilbao: Iparragirre, 2.C tik (Mulligan’s) Iparragirre, 72raino.
Bilbao – Getxo: Luis Bilbao Libano kalerako norabide aldaketatik Iturribide, 16 inguruan.

KATEGORIAK: Bloga, Musika
2014, maiatzak 14

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)