ANTZERKIA
Teatro Corsario (Gaztela eta Leon)
TEATRO CORSARIO konpainia 1982an osatu zen. Bere ibilbide luzean, azpimarragarria da gaztelaniazko klasikoen tratamendu guztiz berezia egin izana; horrek bertso-konpainia garrantzitsuenen artean kokatu du.
TRAIDOR obra Jose Zorrilaren “Traidor, inconfeso y mártir” ospetsua da. Pasioz beteriko “thrillerra”. Maitasun debekatuak eta politika, hirurehun urtez “estatu-sekretutzat” hartuko zen prozesu batean.
Gozogile misteriotsu bati gauza larri bat leporatzen diote: bere burua Portugalgo Sebastian errege gisa aurkeztu izana eta Filipe II.aren aurkako matxinadaren buru izatea. Torturapean, gozogileak –antza denez bere alaba propioarekin maitasunezko harremana duenak– ez du aitortu nahi.
BERTSIOA ETA ZUZENDARITZA: Jesús Peña.
ARGIZTAPEN DISEINUA: Luis Perdiguero.
MUSIKA: Juan Carlos Martín.
ANTZEZLEAK: Carlos Pinedo , Blanca Izquierdo, Luis Miguel García, Javier Bermejo / Víctor Cerezo, Teresa Lázaro / Alba Frechilla, Borja Semprún.
IRAUPENA: 85′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 11n
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.teatrocorsario.com
Iruzkindu