MUSIKA
BluesJazz Zirkuitua
Oraingo honetan Antonio Serrano dugu Leioako Travellin´ Brothers taldearen gonbidatua, gaurko harmonium jotzaile onenetariko bat.
Zazpi disko ditu bereak, eta Almodóvarren “Carne trémula” filmerako soinu-bandan hartu zuen parte. Horrez gain, kolaborazioak egin ditu onenekin (Wynton Marsalis, Chano Domínguez, Lou Bennet, Vicente Amigo, Tomatito, Perico Sambeat, Javier Colina, Paco de Lucía, Pedro Guerra, eta Joaquín Sabina, besteak beste). Musika klasikoa, jazza, flamenkoa, tangoa eta popa, denetarik egin du.
Giro lasaian, gonbidatuak bere ibilbide musikalaz jardungo du, eta musikaren mundu liluragarri horretan bizi izandako pasadizo ugari kontatuko ditu. Gauari amaiera emateko, jam session bat izango da.
Musikariak: Antonio Serrano (armonika), Jon Careaga (ahotsa), Aitor Cañibano (gitarra), Eneko Cañibano (baxua), Ander Unzaga (teklatua), Isi Redondo (bateria)
www.myspace.com/antonioserranojazz
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 20an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 6 euro
Iruzkindu