MUSIKA ARIMAREKIN
(Euskadi/Finlandia/Austria)
Bluesman handiek eta Blues talde mitikoek, historian zehar, harreman estua izan dute ibaien erribera eta deltekin. Travellin’ Brothers ez dira salbuespena: 2003ko bukaeran eratu ziren,
Leioan, Bilboko itsasadarreko ertzetan; sei lagun dira, anaiak benetan, eta musikan, esperientzia luzea dute. Hamar urtetik gorako jarduera frenetikoa, etengabe goraka doana, sei disko eta 700 kontzertu baino gehiago Europa osotik eta Estatu Batuetatik. Hori da euren abala.
Ina Forsman finlandiarra, Helge Tallqvist armonika jotzailearen ikaslea, erdizka urratuta eta erdizka leuna duen bere ahotsarekin, enigmatiko eta apasionatua, Ruf Records Blues Caravan 2016ko hiru interpreteetariko bat da. Lehen albuma kaleratu berri du, oso estilo pertsonalekoa, bere izena daramana, eta blues hutsa dario.
Raphael Wressnig austriarrak 20 urte baino gehiago darama mundu osoko agertokietan zehar. Hammond eta organo jotzaile onenetarikoa da bera, sortzaile ezin hobea, birtuosoa, eta horretaz guztiaz gain, showman aparta ere bai.
Kilate askoko ikuskizuna ekarriko du topaketa honek.
MUSIKARIAK: Ina Forsman (ahotsa) & Jon Careaga (ahotsa), Aitor Cañibano (gitarra), Eneko Cañibano (baxua), Ander Unzaga (teklatua), Isi Redondo (bateria), Alain Sancho (saxoa), Raphael Wressnig (hammond)
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 23an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 6-12 euro (Sarrerak agortuta)
GOMENDATUA
ZIKLOA
Iruzkindu