Bluenights izenekoak bueltan dauzkagu Leioan, nobedade askorekin eta arrakasta handiarekin, ostiral honetako Travellin’ Brothers eta Nico Wayne Toussainten kontzertuak izan duen harrera bikainak erakusten duen bezala. Sarreren salmenta da horren erakusle, denak amaitu dira, eta bat baino gehiago geratuko da kontzertura joan gabe eta joan nahirik.
Kontzertura dagoeneko joan ezin direnek aukera dute une bat partekatzeko Nico eta Travellin’ taldekoekin Mendibile Jauregian. Kontzertuaren ostean, sarrerarekin doazenek pintxoa doan izango dute edariarekin (bigarrena % 50eko deskontuarekin). Eta afaldu nahi dutenek, 5 euroan, arrautza errezeta goxoa dastatu ahal izango dute, “Leioa blues & eggs” estilora.
2013, urriak 16
Iruzkindu