ERAKUSKETA
Corrado Masacci
Erakusketa honetan txotxongiloek beren imaginazioaren hariak askatuko dituzte.
Mitoa, artea eta onirikoaren artean diharduen erakusketa da. Estetika desberdinak dituzten hariz eginiko marionetak, ametsen espazioan murgilduko dira. Antzinako mito eta irudi hauetan, denborak eta ametsek indarra hartuko dute txotxongilo hauen bitartez.
Ameslari diren artista guztiei eginiko omenaldia da erakusketa.
GIDATUTAKO BISITAK – INFORMAZIOA
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Abenduaren 14tik urtarrilaren 31ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-20:00 h. Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 h
» Sarrera: Doan
Iruzkindu