Udalak Leioako Santa Ageda Kantuen XXXIII. Ohiko lehiaketaren deialdia egin du. Ohiko lehiaketa hau otsailaren 4an, igandea, ospatuko da herriko auzoetan, goizez.
Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da eta interesa duten taldeek urtarrilaren 26ra arte eman ahal izango dute izena; aurrez aurre Kultur Leioako harreran edo infokultur@leioa.eus helbide elektronikoaren edo 946072570 telefonoaren bidez.
OINARRIAK
Udalak bi kategoria ezarri ditu, 16 urtera arte eta 16 urtetik aurrera. Abesbatzak gutxienez 12 lagunek osatuko dituzte eta ahotsez eta instrumentuz osatuta egon daitezke.
Bost emanaldi-eremu markatu dira, abesbatza bakoitzak nahiago duena aukeratu dezan:
– Lamiako: Jubilatuen Etxea, Txopoeta, Txorierri eta Langileria.
– Pinueta-Ibaiondo: Pinueta Kulturgunea, Cervantes plaza, beirazko haizegilearen estatuaren ingurua eta Ibaiondo.
– Hirigunea: Ikea plaza, San Juan auzoa, Euskal Etxeen Plaza eta Jose Ramon Aketxe eta Errekalde plazak.
– San Bartolome/Basaez – Artatzagana: Artatza, Negurigana, Ermita eta Artatzagana plaza.
– Kandelazubieta – Udondo: Kandelazubieta eta Udondo Boulevard.
Abesbatza bakoitzak aukeratutako eremuan eta antolakuntzak markatutako puntuetan jardun beharko du, baina beste leku batzuetan ere abestu ahal izango du, bai bere eremuan, bai besteetan ere. Abesbatza bakoitzak ordu bat izango du emanaldia emateko adierazitako puntuetako batean.
EPAIMAHAIA ETA SARIAK
Balorazioan, epaimahaiak kontuan hartuko ditu ahotsen enpastea, perkusioaren erritmika, bokalizazioa, bakarlarien existentzia, ahotsen ñabardurak, taldearen azken sentsazioa, jantziak, edo sexu eta adin desberdineko pertsonen parte-hartzea, besteak beste.
Kategoria bakoitzean 3 sari banatuko dira: lehena, 400 eurokoa, garaikurra eta diploma; bigarrena, 300 eurokoa, garaikurra eta diploma; eta, azkenik, hirugarrena, 200 eurokoa, garaikurra eta diploma.
Sari banaketa otsailaren 10ean, larunbatean, izango da, 12:00etan, Kultur Leioako Erakusketa Aretoan.
SANTA AGEDA KANTUEN XXXIII. LEHIAKETA – OINARRIAK
Iruzkindu