GABONETAN ANTZERKIRA
Bambalina Teatre Practicable (Valencia)
Greziako jainkoak Olinpo mendiaren gailurrean bizi ziren eta gizakiak gobernatzen zituzten; eragin handia zuten gizakiengan, izan ere, babestu edo abandonatu egin zitzaketen. Gizon batzuek jainkoen apetei aurre egin zieten, eta beraien haserrearen biktima izan ziren. Horietako bat Ulises izan zen. Ulisesek Poseidon mindu zuen, haren seme Polifemo itsu utzita; jainkoek zigortu egin zuten Itakara itzultzera debekatuz, eta Mediterraneo itsasoan nora ezean ibili zen.
Bere bidaia bizitzaren, zailtasunen kontrakoko borrokaren eta arazo horiek konpontzeko moduaren metafora da. Aktoreak “jainkoak” dira eszenatokiko taularen gainean, eta gure heroi greziarraren ekintzak mugiarazten dituzte, bera ere mugituz eta bidaiaren parte izanik. Aktoreek munduak aurkitzen laguntzen diote heroiari, eta, bide batez, eurek ere aurkituko dituzte mundu horiek, Itakaren bila doazen bitartean aktoreek ere euren Itaka aurkitu dezaten. Luzaroan bizi bedi heroi greziarra.
» Non : Auditorium
» Eguna: Abenduaren 27an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro / Bonoa: 20 euro
Iruzkindu