ANTZERKI FAMILIARRA
Gorakada (Euskadi)
Greziako Jainkoek, Olinpo mendiaren gailurretik, gizakien bizitzak gobernatzen zituzten. Beraiek erabakitzen zuten gizakiak babestu eta baztertuko zituzten, eta, hala, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetak desafiatzera ausartu ziren, eta, hala, beren haserrearen biktima bihurtu. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi. Poseidon Jainkoaren semea itsu utzi zuenean, Jainkoa iraindu egin zen eta Itakara itzultzea galarazi zion; Mediterraneo itsasoan noraezean utzi zuen.
Ulisesen istorioa bidaia baten istorioa da. Bidaia baita, azken finean, bizitzaren metafora, zailtasunen kontrako borrokaren eta zailtasunak konpontzeko moduaren isla.
Peripeziaz eta jolasez betetako bidaia, non ekintza eta eszena bakoitza unibertso oso bat bihurtzen den. Ulisesi bere Itaka aurkitzen eraman gaitzala eskatuko diogu, ea guk ere gure Itaka aurkitzen dugun.
Bizi bedi heroi greziarra!
MOLDAKETA: Julio Salvatierra
ZUZENDARITZA: José Carlos García
ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Nuria Cuadrado
ANTZEZLEAK: Aritza Rodríguez, José Cruz Gurrutxaga, Fran Lasuen, Javi Tirado
MUSIKA ZUZENDARITZA ETA KONPOSAKETA: Fran Lasuen
ESZENOGRAFIA, ATTREZZOA: Javi Tirado
IRAUPENA: 60′
IKUSLEA: +6 urte
HIZKUNTZA: Euskaraz
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 28an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 3-5 euro
Iruzkindu