KALEKO ARTISTEN AZOKA
45 konpainia eta 47 ikuskizun ezberdin iragartzen ditu aurtengo Umore Azokak eta hauetatik 20 behin betiko estreinaldiak dira. Euskadiko konpainiek 14 ikuskizun estreinatuko dituzte eta horietatik hiru, Feriak ekoizpenerako emandako laguntza jaso dute. Gainontzeko estreinaldiei dagokienez, bi Valentziatik datoz eta Andaluzia, Katalunia, Frantzia eta Italiatik bana. Guztira 120 emanaldi baino gehiago eskainiko dira Feriak irauten dituen lau egunetan.
Aurtengo programazioa Asier Bastida argazkilariaren “Clowntrait” gune publikoetan gauzatzen den argazki interbentzioarekin osatuko da. Bertan pailazo ezberdinen 50 argazki kokatuko dira Leioako kale eta gune publikoetan ekainaren 17a arte.
» Non: Leioa
» Eguna: Maiatzaren 17tik 20ra
» Ordutegia: Egun osoa
» Sarrera: Doan
Iruzkindu