Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Umore Azoka bere jardueran murgilduko da bost estreinaldirekinRSS Blog

Ertza

UMORE AZOKA-Kaleko Artisten Azoka, buru belarri murgilduko da bihar ostirala, maiatzak 17, iragarritako jardueretan, programazioari zein zeharkako ekitaldiei dagokionez. Egunean zehar ia berrogeita hamar agerraldi izango dira, tarteko behin betiko bost estreinaldi; ‘Speed meetings’en lehen hitzorduak eta ADDEren lan mahaia ospatuko da eta 2012ko irabazleei zein 2013ko ohorezko sariak emango dira. Euria eginez gero, antolatzaileak ordezko guneak prestatu dituzte iragarritako hainbat ekitaldirentzat.

Gaupasa-Nacho Vilar Produccionesek ‘eta Al Di Lák ‘Typical’ eta ‘Purificación Run Run’ lan berrien emanaldiez gain, biharko prestatu den egitarauan bost ikuskizunen estreinaldiak iragartzen dira. Arritmados konpainiak iraganeko ospea berreskuratu nahi duen artista talde bat aurkezten du ’Menás a truá… con orgullo y dignidad’ lanarekin; Ipso Factok auzo-komunitate baten bizitzeko asmoa duten hiru lagunen nondik- norakoak erakusten ditu ‘+ ke vecinos’ lanean eta Deabru Beltzak erritmoak eta koreografiak uztartzen ditu perkusioa eta break dancean oinarritutako ‘Drumbreak’ lanean. Objektu piloarekin doan ‘El Niu’ pertsonai enigmatikoa aurkeztuko duen Dudú & Company eta Ertza konpainiaren ‘4×4’ dantza hiritarraren bitartez desberdina izateko eskubidea aldarrikatzen duen piezekin osatuko da sorkuntza berrien zerrenda.

Biharko iragarritako beste hogeiko ikuskizunen artean, Euskal Herrian zein Estatu espainiarrean lehenengo aldiz eskainiko diren Holandako Compagnie Daaden ‘La cuisine macabre’, Teatr Delikates poloniarren ‘Head in the clouds. Dreamers’ eta Kezakotheatre eta Rouge Eléa talde frantziarren ‘Zen-it’ eta ‘Ronde’ ikuskizunak ere tartekatzen dira.

Sari banaketa

Bihar emango dira ere 2012ko UMORE AZOKAko ikuskizun irabazleen sariak, hain zuzen, La Passante talde frantziarrak ‘Rue des Dames’ lanagatik jasoko du Ikuskizun onenaren saria; Gaitzerdi Teatrok jasoko du Euskadiko ikuskizun onenaren saria ‘SUZ (A fuego)’ ikuskizunagatik eta ATX Teatrok ‘Gnosia’ lanagatik eskuratu zuen aipamen berezia ere jasoko du. Mendibili Jauregian 14.00 etan hasiko den ekitaldi horretan emango da 2013ko Ohorezko UMORE AZOKA Saria, Arte Eszenikoen inguruan lan azpimarragarria egin duen pertsona, konpainia edo erakundeari.

Bihar goizean izango diren ekitaldiak, gehien bat profesionalei zuzenduta daude, tarteko ‘Speed meeting’ak, hitzordu azkar hauen asmoa akreditatutako 160 Kaleko Arteen Profesionalen arteko harremanak, trukaketak eta negozioak sortzea dela.

Bestalde, ADDEk, dantzaren zabalkunderako, sektorearen barne kohesiorako eta profesionalen lan baldintzak hobetzeko martxan dabilen Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak lan mahaia burutuko du. Gaia ‘Nola pentsatu hezkuntza esparrura hedatutako dantzari buruz?’ izango da.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2013, maiatzak 16

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)