UMORE AZOKA-Kaleko Artisten Azokak 54 ikuskizun desberdin, tarteko behin betiko 13 estreinaldi, eta orotara 120 agerraldi eskainiko ditu. Maiatzaren 16tik 19ra gauzatuko den ekimenak 40.000 lagun inguru gerturatuko ditu Leioara, ikusle zein Arte Eszeniko alorreko profesionalak tarteko, Leioako Alkatea den Mari Carmen Urbietak azaldu duen bezala gaur burutu den prentsaurrekoan.
UMORE AZOKA “Kaleko Arteen alorrean lan egin eta sortzen dutenen artean guztiz finkatutako egitasmoa dela” gogoratu ondoren, ekimenaren feria izaera ekarri du gogora Urbietak eta “Kaleko Arteen industriaren garapena indartzeko asmoa duela” azpimarratu du. Horrez gain, “kaleko artistek Arte Eszenikoei egiten dioten berebiziko ekarpena” agerian jartzeko ere baliogarria da Leioako hitzordua. Hamahiru edizio burutu ondoren, UMORE AZOKA “kaleko Arte Eszenikoak ezagutzeko, aztertzeko eta bere egoera eta osasuna ezagutzeko baliabide ezin hobea” bilakatu dela aipatu du Urbietak.
Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria den Miren Dobaranek “arlo artistikoari zein herritarren onespenari dagokionez guztiz bermatutako ekimena” dela esan du. Horrela izanik, Leioara gerturatzeko gonbitea luzatu du Dobaranek “barre egiteko eta gozatzeko horren beste behar dugun garai honetan”.
2013ko edizioan egoteko 300 eskakizunetik gora jaso badira ere, azkenean 53 konpainia izango dira Leioan prestatu diren 13 gune desberdin eta 28 agertokietan euren proposamenak eskaintzeko. “Edizio honetarako bi gune berri prestatu ditugu, Elexaldeko errota eta Skate Park-a hain zuzen” UMORE AZOKAren zuzendaria den Ana Lopez Asensiok azpimarratu duenez. Gainera, beste bost gune prestatu dira lehen aldiz ikuskizunak hartzeko erabiliko den Pinosoloko parkean. “Pinosolo apustu garrantzitsua da guretzat, espazio zabala eta natura aldetik aberatsa delako”.
“Leioak sorkuntza artistikoarekin duen konpromisoa mantentzeaz gain”, zuzendariak gogora ekarri du SAREA, Red Española de Teatros, Auditorios y Circuitos de Titularidad Pública, COFAE eta Artekale bezalako elkarteetan egiten ari den lana, baita erakunde berriak sortzeko, hala nola, Europako bederatzi herrialdeetako erakundeak eratutako Open Street edo Pirineos de Circo-Caminos emergentes ekimenetan eta Zaragozako Udalarekin batera hitzartutako Off de Calle.
2013ko edizioak, ohikoa denez, Ikuskizun onena eta Euskadiko Ikuskizun onena sarituko ditu. Gaur burututako prentsaurrekoan Deabru Beltzak konpainiak aurrerapen gisa eskainitako ‘Drumbreak’ lanak, bi sari horietako bat lor dezake.
Donde puedo encontrar las bases del rally fotográfico del sábado 18/05/13? Gracias
Puedes acceder a las bases en la web de Umore Azoka. Te dejamos un enlace donde encontrarás las actividades paralelas y, en concreto, el sábado día 18 incluye la información del Rally Fotográfico.
Bases Rally