Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Umore Azokak 424 proposamen artistiko jaso ditu 2016ko edizioan parte hartzekoRSS Blog

Umore Azoka

2016ko maiatzaren 19tik 22ra bitartean izango den Kaleko Artisten Leioako Azokak 424 proposamen jaso ditu 17. edizioan parte hartzeko.

Umore Azokak berriro gainditu du, aurten, 2016ko edizioan parte hartzeko konpainien eskaera kopurua, guztira, 424 jaso baitira.

393 konpainiak aurkeztutako 424 produkzio horietatik, 50 (%12) Euskadikoak dira; 224 (%53) Estatukoak, autonomia erkidego guztietakoak; eta 150 (%35) nazioartekoak, 25 herrialde desberdinetakoak, hala nola, Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Japonia, Estatu Batuak, Kanada, Costa Rica edo Txile, beste batzuen artean.

Eskabide kopuruaren igoera horrek azken urteotako gorantzako joeraren ildotik jarraitzen du, eta argi erakusten du konpainiek Umore Azokan parte hartzeko duten interesa, erakusleiho aparta eta kaleko arteen galdu ezinezko hitzordua delako.


Azokaren zuzendari artistikoa den Ana López Asensio hasi egin da, honezkero, 17. edizioan parte hartuko duten konpainiak eta ikuskizunak hautatzeko prozedurarekin, eta erabakia urtarrilaren 14an emango da ezagutzera.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2015, abenduak 2

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)