Umore Azokan betaurrekoak jarri ditugu 2014ko egitarau definitiboa amaitzen joateko. Hasteko bi hilabete baino apur bat gehiago falta denean, Kaleko Artisten Leioako Azoka forma hartuz doa, eta bizitza propioa.
Edizio honetarako eskabide asko jaso ditugu, baina ez gara makaldu, eta banan-banan, maitasun eta dedikazio handiz, denak aztertzen joan gara, 300 baino gehiago. Horrela, hamabosgarren edizio honetan, gure asmoa da kalitatezko programazioa eskaintzea, tokikoari eta nazioartekoari erreparatuz, estreinaldi eta nobedade askorekin.
Betaurrekoak behar izan ditugu eta kenduko ez ditugula susmatzen dugu, detailerik ez galtzeko, eta horrela, lortu ahal izatea Umore Azoka urte hauetan guztietan demostratu duenarekin jarraitu.
Iruzkindu