Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Umore Azokak edizio berriari ekingo dio gaur, bederatzi estreinaldirekinRSS Blog

Umore Azoka

Leioako kale eta plazak eszenatoki erraldoi batean bilakatuko dira ostegunetik igandera bitartean, bertan Euskal Herriko zein Espainiako zenbait Erkidego Autonomoetako eta Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Txiletik etorritako 45 konpainiak aurkeztuko dituzte egitarauan tartekatutako 47 ikuskizunak. Guztira 120 emanaldi iragartzen ditu XIII. UMORE AZOKA-Kaleko Artisten Feriak, herritarrei zein bisitariei antzerkia eta kaleko artearen sorkuntza berrienak ikusteko aukera eskainiz. Horrez gain, kaleko artistak arte eszenikoen arloan eta giza dinamizazioan duten ekarpena kontutan izateko ere balio du. Azoka den heinean, “kaleko arteen industria-garapena indartzeko asmoa du” eta alde pedagogikoa eta komertziala bultzatzeaz gain, “bertan izango diren artistak ahalik eta errentagarritasun handiena lor dezatela”, Leioako Alkatea den Eneko Arruebarrenak aurkezpen ekitaldian azaldu zuenez.

Bederatzi ikuskizun izango dira UMORE AZOKAren lehen egunean eta horietako hiruk antolatzaileek ekoizpenerako emandako laguntza jaso dute: Malas Compañíasen ‘Orsai’, ATX Teatroren ‘Gnosia’ eta Matrioskaren ‘Motel Matrioska’ hain zuzen. ‘Orsai’ eszenaratzen duten hiru pertsonaiak, oreka galtzear daude askatasuna eta eromenaren artean dagoen lerro mehean; ‘Gnosia’ berriz, boterearen zentzubakokeria, menpean mantso jartzeko joera, eta ezinbesteko iraultzaren gaineko ikuskizun ziklikoa da, non istorioa behin eta berriz errepikatzen den eta ‘Motel Matrioska’k, azkenik, bide bazterrean zaharkituta dagoen hotelena kokatzen du istorioa eta ostalariak gerturatzen ez badira ere, kobratzaileak ikasi du bertarako bidea.

Estreinaldi gehiego

Euskal konpainiak sortutako beste hainbat ikuskizun izango dira ikusgai UMORE AZOKAren lehen egunean, tarteko Ane Mirenek eskainiko duen ‘De viaje’ bihurrikatze-saioak; Teatro Salitreren ‘Amor ciego’ lana, bertan aita eta semearen ezusteko topaketa agerian jarriz; ‘Up!!! ikuskizunean Xabi Larreak gorpuzten duen pertsonai  xelebre, suharra, adarjotzailea eta indarrez beterikoa eta zirkuko hainbat trebezia maisuki eskaintzen dituena eta, azkenik, jostura tailer batera gerturatzen diren pertsonaiek josten dituzten istorio pertsonalak agerian jartzen dituen Pez Limboren ‘Lana’ ikuskizuna.

Azokaren lehen egunean eskainiko diren gainontzeko estreinaldiak La Calabaza Danza-Teatro konpainia andaluziarrak eta Marco Carolei italiarrak eskainiko dituzte. Lehenak eszenaratuko duten ‘La postal’ lanean itxura baten zoriontsu bizi den bikote baten ohikeria jartzen du agerian, eta Marco Caroleren ‘Taxi’  ikuskizunean, Fiat 500 autora gidatu eta erraz maitemintzen den taxilaria erdi dandy erdi eroaren nondikoak jartzen ditu agerian.

Eguneko egitaraua Laura Kibel, Histoire de famille, Les singuliers associés, Elegants, Doble Mandoble, La Passante, Una de dos, PakiPayá, Ciatures eta La Industrial Teatreraren ekitaldiekin eta SAREA-Euskal Antzokien Sarean goizean Kultur Leioan egingo duen Batzarrarekin osatuko da.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2012, maiatzak 17

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)