Umore Azokaren hamaseigarren edizioa gainean dugu eta gaur ireki du epea profesionalek izena eman dezaten. Horretarako www.umoreazoka.org webgunera jo behar da eta apirilaren 27rako eskakizuna bete.
Horregatik, XVI. edizioan parte hartzeko gonbita egin nahi diegu zu bezalako profesionalei. Izan ere, kalean bertan artea sortzearen alde egiten duzu apustu. Profesionalen presentziak berebiziko garrantzia du Kaleko Arteen sektorearen ekonomia bultzatzeko eta ahalegin horretan dihardute antolatzaileak zein aukeratutako konpainiak.
Aurten 50 konpainiek 50 ikuskizun aurkeztuko dituzte. Horietatik, 22 estreinaldiak dira eta 8 aurkezpen gisa estatu mailan. Bederatzi autonomia-erkidegotako (euskal konpainien presentzia nabarmena izango da) eta sei herrialdetako artistek hartuko dute parte, eta, lau egunez, Leioako kaleak agertoki erraldoi bihurtuko dituzte, antzerkirako, zirkurako, dantzarako, txotxongiloetarako, clown-ikuskizunetarako, musikarako, magiarako, instalazioetarako…
Zure agendan maiatzaren 21, 22, 23 eta 24a gorde itzazu, eta eman izena gaurtik aurrera.
Iruzkindu