2014ko Umore Azokak oso harrera ona izan du. Maiatzaren 15etik 18ra, 35.000 izan dira Leioan bildu diren ikusleak, eta 210 azokan parte hartu duten arte eszenikoetako profesionalak, aurten gainera presentzia aktiboagoa erakutsi dute.
Umore Azokaren hamabostgarren edizioa arrakastatsua izan da neurri handi batean gerturatutako ikusle eta profesionalen kopuru eta egitarauko lanen kalitate handiagatik. Eguaraldi ona ere lagungarria izan da, azkenik aurreikusitako 120tik gora emanaldi eskeini ahal izan dira, bi ikuskizun izan ezik. Antzezguneak konpainien eta ikuslegoaren gustokoak izan dira eta formatu handiko ikuskizun zen proposamen intimoen elkarbizitza ahalbidetu dute.
Iruzkindu