Leioako Udalak, Kultura eta Gazteria Sailaren eskutik, aurten burutuko den “2014ko Umore Azokaren establezimendu laguna” kanpainaren berri eman nahi du. Kanpaina hau Leioako ostalaritza establezimendu guztiei zuzendua dago, eta 2014ko maiatzaren 15etik 18ra izango den Umore Azokan, Leioako ostalaritza eskaintza ezagutarazteko helburua du. Bizi dugun une ekonomiko zail honetan, ezinbestekoa da Umore Azokak suposatzen duen aukera baliatzea tokiko ekonomia dinamizatzeko.
Hori dela-eta, hurrengo astelehenean, apirilak 28, arratsaldeko 18:00etan, informazioa jasotzeko eta zalantzak argitzeko batzarrera deitzen dizuegu, Kultur Leioako Prentsa Gelan (4. solairuan).
Iruzkindu