Leioako Udalak, Kultura eta Gazteria Sailaren eskutik, aurten burutuko den “2016ko Umore Azokaren establezimendu laguna” kanpainaren berri eman nahi du. Kanpaina hau Leioako ostalaritza establezimendu guztiei zuzendua dago, eta 2016ko maiatzaren 19etik 22ra izango den Umore Azokan, Leioako ostalaritza eskaintza ezagutarazteko helburua du. Bizi dugun une ekonomiko honetan, ezinbestekoa da Umore Azokak suposatzen duen aukera baliatzea tokiko ekonomia dinamizatzeko.
Hori dela-eta, hurrengo astelehenean, martxoak 21, arratsaldeko 18:00etan, informazioa jasotzeko eta zalantzak argitzeko batzarrera deitzen dizuegu, Kultur Leioako Prentsa Gelan (4. solairuan).
2016, martxoak 15
Iruzkindu