GABONETAN ANTZOKIRA
Marcel Gros (Katalunia)
UNIVERSARIO: Urteurren “kosmo-komiko” bati buruzko lana da, edozein aitzakiapean, egunetan eta ordutan ospatu daitekeena.
Ikuskizun horretan, arkitektura-elementu eta paisaia bihurtzen diren bokalen unibertsoa ezagutuko dugu. Bertan, pertsonaia bitxi bat bizi da, gogoko duena ametsetan aritzea, hitzekin eta objektuekin jolastea eta errealitatea barrearen eta irudimenaren bidez eraldatzea.
Marcel beti dabil izarrei begira, eta soilik ukitzen du lurzorua oinekin, berriz gorantz egin, eta orbita xelebreak marrazturik hegan egiteko, satelite bat balitz bezala; Marcelek errealitatea ikusi, eta ikuskizun bihurtzen du. Alai, xelebre, irudimentsu, original, berdingabe, samur, ironiko, positibo eta, aldi berean, kritiko, ameslari eta poetikoa dugu pertsonaia hori, baita aparatu dibertigarrien asmatzaile emankorra ere.
Aurkezle aurkeztezin bat, mimo hiztun bat, kontzertista nahasgarri bat, ilusionista etsi bat… horiexek izango dira, besteak beste, gonbidatuak. Zeu baino ez zara falta… Urteurren “universarioa” opa dizugu!
EGILEA, ANTZEZLEA, ZUZENDARITZA, EKOIZPENA: Marcel Gros
ADMINISTRAZIOA ETA TEKNIKA: Maite Orriols
ARGIZTAPENA: Pere Montoro
JATORRIZKO MUSIKA: M du Midi
ESZENOGRAFIA: Ma à Ma
IRAUPENA: 55′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
IKUSLEA: +3 urte
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 27an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 3,75-5 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Marcel Gros
GOMENDATUA
Iruzkindu