Hurrengo ostiralean, urtarrilak 10 (Auditorium, 20:30 h), urteko lehen ikuskizuna izango dugu Kultur Leioan. Elliot Murphy & Olivier Durand musikariak izango ditugu protagonista.
Parisen bizitzen 30 urte baino gehiago daramatzala, deserriraturiko newyorktarra balitz bezala, Elliott Murphy rocker eta idazle beteranoaren karrera sekula baino biziago dago. 35 disko baino gehiago argitaratu ditu, Europa osoan zehar jotzen du eta fikziozko idazle oparoa da. Azken urteetako Olivier Durand bere lagunmina duelarik, kontzertu potente baina sentikorra eskeiniko digute. Urtea hasteko eskeintza ezinhobea.
Iruzkindu