ANTZERKIA
Tanttaka Teatroa (Euskadi)
LEKU MUGATUA
Jone eta Maria nerabeen istorioa da. Estatu Batuetara bidaiatuko dute, ikasturte batez han ikasteko. Bi nerabeak oso ezberdinak dira, eta ez dute elkar ulertzen. Jonek iritzi positiboa du “Estatu Batuetako bizimoduaz”; Mariak, ordeak, aurreiritzi ugari ditu yankien aurka. Aireportuan daudela, norbaitek maletak eta dokumentazioa lapurtuko dizkio Joneri, eta poliziak atxilotu egingo du legez kanpoko immigrante latindarra dela argudiatuz.
Hizkuntza-arazoak eta arraza-aurreiritziak direla eta, egoera kafkianoa biziko du. Aste dramatiko bat igaro ostean, aske utziko dute Mexikoko mugara deportatu aurretik.
Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, berriz, jende solidarioarekin aurkituko da, hainbeste arbuiatzen zuen gizartearekin adiskidetzen lagunduko diona.
Jonek eta Mariak Estatu Batuetan emango dute ikasturte osoa. Gaur etxera itzultzeko eguna da, eta berriro elkartuko dira istorioaren hasierako aireportu berean. Duela urtebete elkarri mespretxuz begiratzen bazioten ere, orain badakite lagunak izango direla betiko.
EGILEA: Patxo Telleria.
ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo.
ANTZEZLEAK: Miren Arrieta, Nerea Mazo.
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Vito Rogado.
ESZENOGRAFÍA: Fernando Bernués.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
IRAUPENA: 90′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 5ean
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 13 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.tanttaka.com
[…] aquí para obtener más […]