DANTZA FAMILIARRA
Aracaladanza (Madril)
“Pequeños paraísos”, “Nubes” eta “Constelaciones” ikuskizunekin erdietsitako arrakasta handiaren ondoren, eta sormen talde berberaren eskutik, Enrique Cabrera koreografoa buru, Leioara dator Aracaladanza konpainiaren ikuskizun berri eta orijinala, Madrileko La Abadía Antzokiak, Londoneko Sadler’s Wells Antzokiak eta Bartzelonako Festival Grec-ek ekoitzia. Txikienen irudimena hegan jarriko dute.
Leonardo da Vinci Pizkundeko jenio liluragarriak utopiaren atzetik ibili zen jakintza esparru asko landuz, hegoak eman zizkion bere irudimenari, oztoporik gabe, eta tramankulu burutsuak sortu zituen zerua zeharkatzeko, hegaldiaren mekanismoak ulertzeko obsesioz, txoriak imitatu ahal izateko. Bere makina, diseinu eta planoak lan honen inspiraziorako iturri dira, non objektuak protagonista izanik, bost dantzarik esploratu egiten duten Gizakiaren amets unibertsala: hegan egitea.
IDEIA ETA ZUZENDARITZA: Enrique Cabrera
ANTZEZLEAK: Carolina Arija Gallardo, Pedro Dorta, Raquel de la Plaza Húmera, Jonatan de Luis Mazagatos, Jimena Trueba Toca
LAGUNTZAILEAK: Carolina Arija Gallardo
MUSIKA: Luis Miguel Cobo
IRAUPENA: 50′
HIZKUNTZA: Testu barik
IKUSLEA: +6 urte
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 2an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 3,75-5 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu